Gure filosofia
Etxeko laguntza-lanak egin ahal izateko, zaindu beharreko pertsonarekiko ohikoa den baino etika-zentzurik zorrotzagoa dugu buruan, pertsona hori bere ingurunean, bere etxean zaintzen dugulako. Azken batean, bere bizitzan, bere etxean, sartzen gara bete-betean, bere intimitaterako ia lekurik utzi gabe, izan ahal duen mendekotasun-mailaren arabera, betiere, eta horrek kontu handiz ibiltzea eskatzen digu.
Horregatik, eta etxeko laguntza-lanetan diharduen langile gisa, honako faktore hauek ditugu kontuan adas-en:
- Artatzen ditugun pertsonekiko behar bezalako begirunea.
- Laguntzaileek, pertsonen independentzia babestu eta beren autonomia bultzatzen dute.
- Laguntzaileek jakin badakite beren portaerak pertsona horien bizitzetan izan ditzakeen ondorioak. Hain zuzen ere, horien gauzak eta ondasunak zaintzen dituzte, beren etxean daudelako.
- Diskrezioa etxe bateko gertakarien inguruan, etxeko laguntza-zerbitzua ematen duten pertsonen aldetik.
- Laguntzaileek konfiantzazko harreman pertsonala sortu eta beharrezko laguntza morala ematen diote artatutako pertsonari.
- Artatutakoaren mendekotasun-maila aintzat hartuta, bere lanaren kalitaterako baldintzak, behar bezala garatzeko beharrezkoak dituen baliabideak eta agindutako eginkizunen mugak artatutako pertsonari edo horretaz arduratzen den senideari jakinarazteaz arduratuko da laguntzailea.
- Laguntzaile pertsonal bakoitzak eguneko txostena egingo du egunero, eta bertan garrantzitsua dela uste duen dena jasoko du, nahi diren helburuak lortzeko ezarritako arauei jarraituz. Horren bitartez burutzen ari den prozesua eta helburuak ebaluatu ahal izango ditugu. Txosten horiek, halaber, laguntzailearen eguneroko lanean sor daitezkeen tentsioak arintzeko tresna ere badira.
- Laguntzaileak familietan egiten du bere lana, eta horregatik haren edozein alderdiri buruzko sekretu profesionala gordetzen du.
- Laguntzailearen lana oso lan gogorra da, energia asko eskatzen du, eta beraz, ezinbestekoa da laguntzailea erakunde arduradunarekin (adas dagokigun honetan) komunikazioan egotea, jarduera honek sortzen dituen tentsioak arindu eta, horrela, luzaroagoan burutu ahal izateko.
Zaindu ahal izateko, norberaren burua zaindu behar da