Gure zerbitzuak
Gure langileen profesionaltasunari eta lan egiteko moduari esker, gure erabiltzaileak pozik gelditzen dira emandako zerbitzuekin eta horien kalitatearekin. Horretan oinarrituta dago gure lan-filosofia, erabiltzaileari zerbitzu jakin baten bitartez aukerarik onena ematea beti, hau da, eduki ditzakeen behar pertsonaleei ondoen egokitzen den zerbitzua ematea.
Neurrira egindako zerbitzuak eskaintzen ditugu norbere beharren arabera:
- Zerbitzuak orduka: gutxienez ordu batetik eguneko 24 ordu arte.
- Zerbitzu zehatzak: familiaren ospakizunak edo konpromisoak, hala nola, ezkontzak, bazkariak, edonolako ustekabeak…
- Ordezkapenak oporraldietan: beren kargura pertsonak dituzten senideenak, nahiz familiak kontratatuta dituzten kanpoko langileena.
- Bestelako zerbitzu osagarriak: ile-apainketa, podologia, masajista,medikuaren kontsultetara laguntzea eta beste gestio batzuk.
Arreta Pertsonala
- Norberaren garbitasuna eta higienea, dutxa edota bainua, ahoko higienea barne.
- Laguntza arropa eta oinetakoak janzteko.
- Transferentziak eta mobilizazioak.
- Laguntza elikaduran.
- Ahalik eta autonomiarik handiena suspertu eta sustatu.
- Laguntza tekniko eta araututako egokitzapenen erabilera egokiak.
- Errezetak eta erabiltzailearen bizitzari lotutako agiriak jaso eta kudeatu.
- Dagokion koordinatzaileari erabiltzailearen egoeran izandako edozein gertakari edo aldaketaren, edo erabiltzailearen behar pertsonalak edo etxebizitzakoak aldatu, larritu edo gutxiagotzen duen edozein gertakariren berri eman.
Gizarte Arreta
- Adineko pertsonaren oreka pertsonal eta psikologikoa sustatu.
- Gizarte-harremanak areagotu.
- Kanpoaldearekin komunikazioa bultzatu.
- Norberaren autonomia mantendu eta hobetu.
- Elkarrizketa.
- Laguntasuna.
- Pasierak.
- Aisiako eta estimulazio kognitiboko jarduerak.
Etxearen arreta
- Etxearen garbiketa eta mantentze-lan oinarrizkoak: oheak egitea; erratza eta xurgagailua pasatzea; hautsa kentzea; zorua garbitzea; eta sukaldea, logelak eta bainugelak garbitzea.
- Zaborra jaistea, ezarritako ordutegiaren barruan.
- Arropa antolatzea: garbitzea, esekitzea, jasotzea eta lisatzea.
- Menuak planifikatzea, pertsonaren behar dietetikoen arabera.
- Elikagaiak erostea, janaria prestatzea, mahaia jartzea, erabilitako guztia jasotzea.
- Berogailuak, suak, bonbonak eta instalazio elektrikoek ondo funtzionatzen dutela gainbegiratzea, bai eta horiek egoera onean daudela ere.
Beste zerbitzu batzuk
- Ile-apaindegia, Maite Arangurenen eskutik.
- Ile-apaindegia, Maite Arangurenen eskutik.
- DOMUS-VI: Honako zerbitzu hauek ditugu gure eskura: medikua, erizaina, errehabilitatzaileak, aldi baterako egonaldiak. Villa Sacramento eta Berra egoitzetan dauden pertsonak hitzordu medikoetara eta ospitaleko kontsultetara laguntzen ditugu.
Adas-en, osasunaz arduratzen gara. Gure profesionalek, zainketak egitean, higieneko jardunbide egokiak aintzat hartzen dituzte eta ezarritako segurtasun-protokoloak betetzen dituzte.
adas-en, osasunaz arduratzen gara. Gure profesionalek, zainketak egitean,
higieneko jardunbide egokiak aintzat hartzen dituzte eta
ezarritako segurtasun-protokoloak betetzen dituzte.