Gure zerbitzuak
Gure langileen profesionaltasunari eta lan egiteko moduari esker, gure erabiltzaileak pozik gelditzen dira emandako zerbitzuekin eta horien kalitatearekin. Horretan oinarrituta dago gure lan-filosofia, erabiltzaileari zerbitzu jakin baten bitartez aukerarik onena ematea beti, hau da, eduki ditzakeen behar pertsonaleei ondoen egokitzen den zerbitzua ematea.
Neurrira egindako zerbitzuak eskaintzen ditugu norbere beharren arabera:
- Zerbitzuak orduka: gutxienez ordu batetik eguneko 24 ordu arte.
- Zerbitzu zehatzak: familiaren ospakizunak edo konpromisoak, hala nola, ezkontzak, bazkariak, edonolako ustekabeak…
- Ordezkapenak oporraldietan: beren kargura pertsonak dituzten senideenak, nahiz familiak kontratatuta dituzten kanpoko langileena.
- Bestelako zerbitzu osagarriak: ile-apainketa, podologia, masajista, musikoterapeuta, medikuaren kontsultetara laguntzea eta beste gestio batzuk.
- Norberaren garbitasuna eta higienea, dutxa edota bainua, ahoko higienea barne.
- Laguntza arropa eta oinetakoak janzteko.
- Transferentziak eta mobilizazioak.
- Laguntza elikaduran.
- Ahalik eta autonomiarik handiena suspertu eta sustatu.
- Laguntza tekniko eta araututako egokitzapenen erabilera egokiak.
- Errezetak eta erabiltzailearen bizitzari lotutako agiriak jaso eta kudeatu.
- Dagokion koordinatzaileari erabiltzailearen egoeran izandako edozein gertakari edo aldaketaren, edo erabiltzailearen behar pertsonalak edo etxebizitzakoak aldatu, larritu edo gutxiagotzen duen edozein gertakariren berri eman.
- Pertsonaren behar dietetikoetara egokitutako menuen plangintza egin.
- Erosketak egin, otorduak prestatu, mahaia jarri eta, ondoren, erabilitako guztia jaso.
- Oheak egin (izaren aldaketa zein oheko tapaki eta estalkien garbiketa orokorra, etab. kontrolatu) eta logela jaso.
- Garbitasuna egin ondoren, bainugela ere jaso eta garbitu.
- Arropa garbitu, eskegi, lisatu, gorde eta armairuan antolatu.
- Berokuntza, su, gas-bonbona eta instalazio elektrikoen (entxufeak, kableak, etab.) behar bezalako erabilera eta egoera kontrolatu eta gainbegiratu.
- Ile-apainketa
- Podologia
- Masajista
- Musikoterapia
- SARQUAVITAEren bitartez ondorengo zerbitzuak jartzen ditugu zure esku: medikua, erizaina, errehabilitatzaileak, aldi baterako egonaldiak.