quienes somos adas asistencia dominiliaria
Honako hauek dira gure indarguneak

ESPERIENTZIA SEKTOREAN:

10 urte luze daramatzagu jarduera honetan lanean. Langile-talde espezializatua.

ZERBITZU PERTSONALIZATUA:

Gure erabiltzaile bakoitzarentzat, haren datu pertsonalak jaso eta, familiak emandako informazioarekin, bere ezaugarri edota izaerara ondoen egokitzen den zaintzailea aukeratzen dugu, artatu beharreko pertsonaren balioak, zaletasunak, nortasuna, etab. kontuan hartuta.

PROFESIONALTASUNA:

Langile tituludun eta esperientziadunak. Taldeko pertsona batzuek 10 urte luze daramatzate adas-en lanean, eta askok 5 urte baino askoz gehiago. Bokazioa eta etikaren sen handia duten profesionalen taldea dugu.

Konfidantzazkoak diren eta gure filosofiarekin bat datozen bokazio handiko 50 profesional baino gehiagoz osatua dagoen gure taldeaz oso harro gaude. Oso errotazio-maila bajua duen talde honetan konfidantza eta segurtasuna osoa dugu, hauek ezinbesteko ezaugarriak izanik jarduera honetan.

BEREHALAKOTASUNA - AZKARTASUNA

KOMUNIKAZIOAN, dei, mezu elektroniko, bisita eta abarrei berehalako erantzuna emanez.

IRTENBIDEA ematen, erabiltzaileen proposamenei.

Eskatutako zerbitzua MARTXAN JARTZEN (24-48 ordu).

LARRIALDIAK ebazten, 24 ordu bete baino lehen antolatzen dugu zerbitzua.

PRESTASUNA - MALGUTASUNA

Urteko 365 egunetan eta eguneko 24 ordutan aurkitu ahal gaituzu eta lanerako prest gaude.


Teknologia berriei eta gure kudeaketa-programari esker, edozein gertakari-mota artatu ahal dugu, gure erabiltzaile guztiei zerbitzu osoa eskainiz.



KONPROMISOA:

Eskatutako zerbitzuetan erabiltzailearekin hartutako konpromisoa zorrotz betetzen dugu.

Gure konpromisoa berbera da zerbitzu zehatzetan zein iraupen luzekoetan.


Adibidez:
Zerbitzu zehatzak (Atsedenaldi-Bonua AFAGI, etab.).





SERIOTASUNA:

Gure ekintza guztietan eta prozesu guztietan lan egiten dugun pertsona guztiekin (erabiltzaileak, senideak, zaintzaileak, laguntzaileak, etab.).